Dokumentuaren akzioak
Folklore Jaialdi Internazionaleko 9. edizioa bihar Balda Plazan
Zeelanda Berria Ozeano Bareko hegomendebalean dago eta
bi ugarte nagusik eta beste txikiago batzuek osatzen dute. Ezagunenak
dira Stewart Ugartea eta Chatham Ugarteak. Konpainia Poriruako herrian
diharduen kultura elkartea da.Whitireiak lau kultura ordezkatzen ditu:
maoria (Zeelanda Berriko Aotearoako indigenak dira maoriak), Samoakoa,
Cook ugarteetakoa eta Zeelanda Berriko gaur eguneko dantza. Whitireia
Komunitate Politeknikoko Arte Aplikatuetako graduko programa bateko
parte da Whitireia. Porirua kultura anitzeko hiria da, Zeelanda Berriko
kultura aukera ugaria zabaltzen duen hiria.
Armeniako Errepublika herrialde menditsua da, Kaukasoko
hegoaldean dago eta kultura ondare aberatsa du. Nairi folklore taldea
1978an sortu zen eta, harrezkeroko belaunaldi berriak izan ditu. Nairik
zenbait jaialditan hartu du parte Australian, Bulgarian,Iraken,
Hungarian, Frantzian,Polonian,Alemanian eta Errumanian. Irakeko
Nazioarteko 11. Jaialdian sari nagusia jaso zuen. Azken urteotan
Nairiren belaunaldi gazteak parte hartu du Hungariako 'Shiofolk'
jaialdian eta Bulgariako 'Burgas'ekoan, eta diploma jasoa du Poloniako
'Zielona Góra'koan. Bere errepertorioan herrialdeko dantza folklorikoak
ditu, musikaz zuzenean lagunduak. Herrialdeko tresnak erabiltzen
dituzte musikariek: duduka, zurna, kanoia eta eskosoinua.
Dokumentuaren akzioak