Dokumentuaren akzioak
Folka eta dantza Hernanin
'Infernuko hauspoa' ikuskizuna eskainiko dute Oinkari eta Korrontzi taldeek gaur, Hernanin
Infernuko hauspoa deitzen zioten apaizek garai
batean trikitiari. Haien ustez, trikitiaren doinuek bikoteka dantzatzera
bultzatzen zituzten plazan biltzen zirenak. Eta hori ez zuten gustuko.
Baina Oinkari dantza taldekoak bakarka, bikoteka eta taldeka igotzen
dira agertokira. Trikitiaren erritmoek ez ezik, beste hainbat musika
tresnak ere jartzen diete konpasa: baxuak, gitarrak, bateriak, txistuak
eta albokak, esaterako.
Villabonako (Gipuzkoa) dantza taldea da
Oinkari. 2003an ekin zion euskal dantzei koreografia garaikidearen
ukituak emateari, eta 40 dantzarik parte hartuko dute gaur emanaldian.
Korrontzi taldea, berriz, Bizkaitik dator; 2004an sortu zen, eta Infernuko hauspoa da taldeak kaleratu duen hirugarren diskoa.
'INFERNUKO HAUSPOA'
Non. Hernanin (Gipuzkoa), Biteri kultur etxean.
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Korrontzik eta Oinkarik Infernuko hauspoa eskainiko dute. / JUAN CARLOS RUIZ/ARP
Dokumentuaren akzioak