Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Folk musika, euskal dantza eta zinema izan dira Hungariako 2013ko Euskal Astearen ardatza

Dokumentuaren akzioak

Folk musika, euskal dantza eta zinema izan dira Hungariako 2013ko Euskal Astearen ardatza

Euskal astea ospatu zen iragan maiatzaren 4tik 10era Hungariako Budapest eta Szeged hirietan, azken honetako unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatuta. Dantza eta musika izan ziren protagonista Euskal Astearen aurreneko bi egunetan, eta hungariarrek sena eta abilezia erakutsi zuten Dantza-plaza izeneko ekitaldi jendetsuetan. Ondoren, Szeged-eko Unibertsitatean egin ziren zine emanaldiek ere harrera beroa izan zuten.
Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Szeged, Hungaria
Mota
Albistea
Data
2013/05/13
Lotura
Euskal Kultura

Szeged hiriko unibertsitateko Euskara irakurletzak arrakastaz ekarri zuen euskal kultura Hungariako kaleetara iragan maiatzaren 4tik 10era, Izaskun Perez irakurleak antolatu zuen  Euskal Asteari esker. Ekitaldiak Budapest-en hasi ziren eta bertan Gobe taldeak eta Irune Azkunaga musikariak euskal eta hungariar folk musika jarri zuten Dantza-plaza izeneko ekitaldian. Bertan, hungariar ikasleek euskal dantza lantegia egin zuten eta erritmoa eta ondo pasatzeko gogoa agertu zuten.

Maiatzaren 6ean beste Dantza-plaza bat egin zen Szeged-en, oraingoan Irune Azkunagarekin eta Samli taldearekin. Hemen ere, harrera oso ona izan zuen ekitaldiak eta 50 bat lagun bildu ziren bertara. Izaskun Perez euskara irakurlearen laguntzarekin, dantzan jo eta su aritu ziren hungariar gazteak.

Hungaria Euskal Astea 2013

[Izaskun Perez irakurlea erdian, Szeged hiriko Dantza-plazako dantzariak zuzentzen (argazkia IPerez)]

Euskal Astearen bigarren zatian zinea izan zen protagonista eta lau film izan ziren ikusgai Szeged-eko unibertsitatean: 2Blancanieves” (Pablo Berger, 2012), “Los amantes del círculo polar” (Julio Medem, 1998), Jon Maiaren “Gazta zati bat” dokumentala eta “Kutsidazu bidea, Ixabel” (F. Bernués, M. Gabilondo 2005).

Hungaria Euskal Astea 2013 2
["Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia biribiltzeko... Idiazabal gazta dastaketa ere egin zuten Szeged-eko ikasleek (argazkia IPerez)]

Folk musika, euskal dantza eta zinema izan dira Hungariako 2013ko Euskal Astearen ardatza

Szeged hirian egin zen Dantza-plazan giro bikaina izan zen. Irudian, Izaskun Perez irakurlea, zuriz, dantzan (argazkia IPerez)

Dokumentuaren akzioak