Dokumentuaren akzioak
Flamenkoa eta txalaparta uztartu dituzte 'Arima' ikuskizunean
Berriketan konpainiaren eskutik, 'Arima' dantza-emanaldia izan zen ikusgai atzo iluntzean Bergarako Seminarixoan. Txalapartaren eta flamenkoaren arteko fusioa egin dute artistek oholtza gainean, Askoa Etxebarrieta La Pulga dantzariaren emanaldiarekin. Mikel Aveiro eta Aitor Korta txalaparta jotzaileak, Miguel Linares gitarra-jolea eta Adrian Larrañaga perkusio jolea izan ditu bidaide. Baita Eider Elorza eta Angel Lopez de Toro ahotsean ere.
Dokumentuaren akzioak