Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Flamenkoa, balleta eta dantza brasildarrak Miarritzen barrena

Dokumentuaren akzioak

Flamenkoa, balleta eta dantza brasildarrak Miarritzen barrena

Frantziako Beau Geste, hondeamakina baten eta gizon baten arteko ballet ikuskizuna Maitaldian

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2006/09/10
Gigabarre emanaldiak, esaterako, balleteko oinarrizko urratsak ikasteko aukera emango die gaur arratsaldean hondartzako pasealekura biltzen diren guztiei; nola zaharrei, hala gazteei. Baionako eta Paueko unibertsitateetako ikasleek antolatutako emanaldia jada urteroko hitzordua bihurtu da Miarritzeko jaialdian.

Geroxeago, Brasildik etorritako Sociedad Masculinari egokituko zaio Miarritzeko kaleak alaitzea eta giroa berotzea. Sao Pauloko gizonezko dantzariak Herriko Kasinoan ariko dira gorputzak astintzen.

Eta balleta eta dantza brasildarrak gogoko ez dituenarentzat, flamenkoa egongo da aukeran. Antonio Gadesen konpainiak Garcia Lorcaren Bodas de sangre ikuskizuna emango du, flamenkoaren munduko azken berrikuntzak jendeari gerturatzeko helburuarekin.

Azkenik, Frantziako Beau Gestek hondeamakina baten eta gizon baten arteko balleta eskainiko du.Gustu guztietarako erritmoak eta doinuak, beraz, egun guztian Miarritzeko kaleetan ikusi eta entzungo direnak.

LEHEN EGUNEAN, INPROBISAZIOA NAGUSI. Baina, gaur ez ezik, atzo eta herenegun ere mundu zabaletik Euskal Herrira etorritako dantzarien lekuko izan ziren Miarritzeko kaleak.

Inprobisazioa aipa daiteke Maitaldiaren lehen eguneko osagai nagusitzat, Bernard Menaut koreografoak bere Abentura extra-koreografikoak lana inork espero ez zuen lekuetan eta inork espero ez zuen modura erakutsi baitzuen. Goizean, merkatuan agertu zen Daniel Malavergne tuba jotzailea lagun zuela; geroxeago, Bellevue plaza bihurtu zen bere bat-bateko agertokia; eta iluntzean, Gare du Midi bihurtu zuen bere azken dantza saioaren erakusleku.

Dokumentuaren akzioak