Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Film bat dantzarentzat

Dokumentuaren akzioak

Film bat dantzarentzat

Loreak eta Lasa eta Zabala filmak izan ziren 2014an. Amama 2015ean. Handia 2017an. Eta Dantza aurten. Telmo Esnal lehen aldiz izango da Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean. Emanaldi berezien atalean erakutsiko dute haren azken lana, Dantza, eta, hala, Zinemaldiko sail nagusian beste euskal film batek hartuko du aurreko urteetan hor izan diren produkzioen lekukoa. Ukaezina da azken urteetan ekoitzi diren euskal filmen maila, eta horren adierazgarri da Donostiakoa bezalako jaialdi bateko sail ofizialean euskal zinemak egin duen lekua. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak atzo azpimarratu zuen zaila dela horrelako film bat lehian izatea, bere ezaugarriengatik, baina aitortza hori merezi duelako dagoela hor.
Egilea
Jon Ordoñez Garmendia
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2018/07/21
Lotura
Berria

Filmaz eta euskal zinemaz haratago, dantza tradizionalari bultzada emateko ere balioko du Dantza sail ofizialean egoteak. Juan Antonio Urbeltz ondoan izan du Esnalek grabaketan —baita Koldobika Jauregi ere—, eta Euskal Herriko dantza talde onenetako dantzariek hartu dute parte: Argia, Duguna, Kezka, Arkatiz, Haritz... Dantza taldeei ez zaie beti behar bezala aitortzen milaka neska-mutilekin egiten duten lana, eta herri honetako ondare immaterial adierazgarrienetako baten transmisioan egiten dutena. Fokuen argitan ikusgarritasuna emango dio Dantza-k. Dantza, film batentzat, eta film bat, dantzarentzat.

Dokumentuaren akzioak