Bihar arratsaldeko 19:30etan, Cielo Raso konpainiarekin hitzordua dute herritarrek. Hâmaïká emanaldia eskainiko dute David Candela, Joan Ferré, Emma Riba eta Ainhoa Usandizaga dantzariek.
Igor Calongeren obra honek, hamaika neke, eta hamaika indar eszenaratuko ditu: «Batzuetan, museo baten ilunpean dardaraz ziharduena, distiratsu
sartzen da bat-batean»
Hâmaïká pieza fikzioaren eta errealitatearen artean dabil, eta biak nahasten direnean, magia agertu ohi dela ziurtatu du zuzendariak: «Magiak trikimailua
du, eta oro har, trikimailu hori ez da erakusten, erakusketak ilusioa zapuztuko lukeelako. Baina ilusioa irudimenik ezak hiltzen du».
Konpainiaren hamaika urteko sorkuntza ibilbidea nabarmentzen du bihar Biteriko oholtzara igoko den pieza honek, lau dantzariren eskutik. Eta Igor Calongek desberdintasuna, generoa eta askatasunaren garrantzia azpimarratzen ditu.
Cielo Raso konpainia tinko, 2010etik
Igor Calonge koreografo eta dantzariak 2010ean Euskal Herrian sortutako dantza konpainia da Cielo raso, bere adierazpen kultural eta artistikoan
nortasun handiko lurraldea. Identitate hau eta garaikidetasuneranzko bere eraldaketa, Cielo Raso lanaren oinarria da, tradizioaz, gorputzaren indarraz,
erresistentziaz, borroka primitiboaz, sinbologiaz eta poetikaz baliatzen dena beti hizkuntza fisiko berri eta arriskutsu bat saiatzeko.
Emanaldiko sarrerak eskuragai daude oraindik, eta bi modu daude erosteko: alde batetik; Biteriko leihatilara bertaratu eta bertan erosiz, eta bestetik, kultura.hernani.eus webgunean. 8 euro balio du sarrera bakoitzak: «oraindik sarrera batzuk eskuragai daude, beraz, eskuratu zeurea, eta gozatu emanaldiaz!.