Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka FEVAko eta Arrecifeseko EEko lehendakari ohi Mariluz Artetxe hil da Argentinan, emakume aitzindari eta engaiatua

Dokumentuaren akzioak

FEVAko eta Arrecifeseko EEko lehendakari ohi Mariluz Artetxe hil da Argentinan, emakume aitzindari eta engaiatua

Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Arrecifes, Argentina
Mota
Albistea
Data
2022/03/24
Lotura
Euskal Kultura
Mariluz Arteche y Mary Gaztambide, dos mujeres presidentas entonces respectivamente de NABO y FEVA, en 2008 en San Francisco. Mary falleció el pasado 14 de octubre en Salt Lake City
Mariluz Arteche y Mary Gaztambide, dos mujeres presidentas entonces respectivamente de NABO y FEVA, en 2008 en San Francisco. Mary falleció el pasado 14 de octubre en Salt Lake City

Gaixoaldi luze baten ondoren Mariluz Artetxe Arrieta euskal argentinarra hil da, Euskal Herrian jaio eta oso gaztetxo zela Argentinara 1952an guraso Ignacio eta Mirenekin etorritako euskal herritarra, Arrecifesen finkatzeko, Buenos Aires hiriaren iparmendebaldean. Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko kide izan zen bere bizitza osoan. Euskal elkartean, dantzari izatetik lehendakari izaterainoko bidea egin eta lan guztietan ibili zen eta ondoren, 2006an, FEVAko lehendakari hautatu zuten, erakundeko lehenengo lehendakari emakumea izanik.

Argentinako zein Euskal Herriko euskaldunak duintasunez ordezkatu izan ditu Euskal Herrian eta Argentinan, baita ere Kalifornian eta Estatu Batuetan NABOrekin egindako bileretan. Bere lagun eta dizipulu Teresa de Zavaletak, arrecifestarra bera ere, "Maitasunez eta errespetuz", gogoratzen du, "handi bat bezala". "Emakume argia, aktiboa, solidarioa, ikasia, ederra, ausarta" zela baitesten du, izan ere "oso irudimentsua izan baitzen Euskal Etxea gobernatzen, oso sortzaile eta arduratsua, eta etorkizuneko ikuspegi handiarekin gazte taldeari balioa eman zion".

Mariana Dominé Irigoyen-ek, Maral taldeko abeslaria eta Euskaldunak Danak Bat-eko lehendakari ohia bera ere, aitortzen du "ardura handiko pertsona zela, bere gain hartzen zuen guztiaren kargu egiten zen". "Tarte asko partekatu izan dugu, elkarrekin bidaiatu dugu Euskal Herrira, bazkariak, igerlekuan, seme-alabez, bizitza zentzu askotan". "Langile nekaezina, utzi digun legatuarengatik ahaztezina, eskerrrak ematea besterik ez dugu gure artean utzi digun guztia gogoan", esan du.

Marilu Artetxeren heriotzaren berri duela oso gutxi adierazi den honetan, FEVAk ere lehenengo lerro bazuk plazaratu ditu, bere dolumin eta tristezia jakinarazteko. Bere "dolua" eman du aditzera "Argentinako Euskal Erakundeen Federazioko lehenengo lehendakari emakumea" eta "gure artean egin zuen lana" gogoan. "Arrecifeseko Euskal Etxeko lagunei gure dolumin zintzoa helarazten diegu eta besarkada bero eta berezia bere seme maite Maximiliano Carrascori".

Goian gogoan gugan bego.

Dokumentuaren akzioak