Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Festetako azken txanpan sartzen gara

Dokumentuaren akzioak

Festetako azken txanpan sartzen gara

Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko 'XXXI. Inazio Iriarte margo lehiaketa' burutuko da goiz guztian

Umore Ona elkarteak antolatutako atzoko 'Ohiko Aurreskua' herriko plazan, herritar erlijioso eta lekaimeen meza, pilota partiduak eta Pirotecnia Zaragozana etxearen suzko erroberen ostean, festetako azkeneko txanpan sartzen gara gaurko egitarau zabalarekin.
Egilea
Joaquin Sudupe
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2012/08/17
Lotura
Diario Vasco

 

Garai baten, gaurko eguna baserritarren eguna izaten zen eta beraien omenez ospatuko dira herriko ganadu erakusketa, baserritarren produktuen erakusketa eta salmenta, herri kirolen jaialdia, idi demak eta abar luze bat.
Baita ere, ez ahaztu jubilatuen eguna izango dela eta, besteak beste, meza eta anai-arreba arteko bazkaria izango dute Loiolan. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dira.
Aparte, Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko 'XXXI. Inazio Iriarte margo lehiaketa' izango da goiz guztian kaleetan zehar, Dantzari bikote helduen txapelketa Balda Plazan, Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta Martittera txirrindulari igoera, haurrentzako apar festa Balda Plazan eta abar izango dira eguneko festa osatzen.

 

Festetako azken txanpan sartzen gara

Soka ez da eten. Umore Ona elkarteak antolatutako 'Ohiko Aurreskua' herriko plazan ospatu zen berriz ere. :: SUDUPE ARGAZKIAK

 

Festetako azken txanpan sartzen gara

Errespetuzko dantza. Alkatea buru zelarik, korporazioak herriari eskaini zion errespetuzko dantza eta herriak eskertu egin zuen.

Festetako azken txanpan sartzen gara

 

GAURKO EGITARAUA

09:30ean: Dultzainero eta trikitilariekin kalejira.
10:30ean: Plaza Berrin, Herriko ganadu erakusketa.
9:00etatik 10:00etara: Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko 'XXXI. Inazio Iriarte margo lehiaketa'ko seilatzea, udaletxean. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00 bitartean jasoko dira, Torre Zurin.
10:00etatik 13:30era: Bertako baserritarren produktuen erakusketa. 13:30-14:30 salmenta.
12:00etan: txistularien lagun-tzaz, erraldoi eta buruhandiak.
12:30ean: Jubilatuen meza, eliza nagusian
12:30ean: Herri kirol jaialdia herriko plazan. Euskal Herriko 2. mailako Aizkolari kanporaketa. Harri jasotzailea: Idoia Etxeberria
14:30ean: Jubilatuen arteko bazkaria, Kirurin. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dira.
17:00etan: Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta, Balda plazatik irteera duen 'Martitterako igoera' nahi duten guztientzat. Izen ematea Balda plazan bertan.
18:00: Dantzari bikote helduen txapelketa, Balda plazan.
18:30ean: Estraperloko gazta lehiaketa, plazan .
19:30ean: haurrentzako apar festa, Baldan eta Torre zurin, Margo lehiaketa sari banaketa.
20:00etan: Triki-poteoa plazatik.
21:00etan: Ikurrinaren plazan, afaria bertsolariekin.
22:00etan: 4. DIVA - SAT Idi dema saria. Bizkarre - Urtia - R. Illarreta.
23:00etan: Suzko Zezena plazan

BIHARKO EGITARAUA

11:00etan: Atletismo saioa, Baldan. Ondoren, 'XII. Andramaxetako Milia' Xeye-n eskutik.
11:00etan: Txerloian, emakumezkoen EHko II.kopako final laurdenetako partidua. Abanto - Añorga KKT.
14:30ean: Bazkari herrikoia.
17:30ean: Herriko kaleetan zehar, GURETZAT Txaranga.
18:00ean: Haurrentzako ikuskizuna, Balda plazan.
18:30ean: TRIKIZIO taldearekin erromeria txosnetan.
22:00etan: DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. Urrutia - Soarte - P.Illarreta.
23:00etan: TRIKIZIO taldearekin dantzaldia, plazan.
Goizaldeko 7:00etan: salda eta haragi egosia txosnetan.
Goizaldeko 8:00etan: Gaupaseroen argazkia, herriko plazan.

 

Dokumentuaren akzioak