Festaren berotasuna

Sargoria gorabehera, Udal Musika Banda ez da Euskal Herria plazara joan, eta erraldoiek ere ez dute dantzarik egin bertan. Halaber, iragarri bezala bertan behera geratu da Berdura plazan Tolosako eta Iruñeko udal txistulari bandek eta Tolosako Udal Musika Bandak egiten duten kontzertua.
Hedabidea
Ataria Tolosa
Lekua
Tolosa
Mota
Albistea
Data
Lotura
Ataria Tolosa

Tenperatura beroa goizean goizetik nabaritu badute ere, sargoria ez da eragozpen izan Tolosako San Joan egunean. Udal Musika Bandako kideek hasi dute eguna Alde Zaharrean zehar, eta Plaza Zaharrean elkartu dira konpainia guztiak lehen deskargak egitera.

Andre Mari elizara egin dute segidan, eta meza bukatutakoan, eguneko lehen dantza egin dute erraldoiek zein bordondantzariek. Amaitu bezain laster egin du Alde Zaharrean barrena San Joan eguneko prozesioak, eta Gorriti plazara iritsitakoan itzalean dantzatu du dantzarien erdiak. Atzera Plaza Zaharrera joan dira Kale Nagusitik, eta Andre Mari elizaren aurrean dantzatu dute bordondantzariek goizeko bigarrena eta azkena.