Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Festarako jantziak azken 100 urteotan

Dokumentuaren akzioak

Festarako jantziak azken 100 urteotan

Gai honen inguruan hitzaldi-tailerra izango da gaur Balenciaga Museoan Euskal Astea irekitzeko

Gaurtik larunbatera Euskal Astea ospatuko da Getarian eta lehen ekimena gaur 18:30ean izango da Balenciaga Museoko auditoriumean. Tradiziozko jantzietan aditua den Ane Albisu Iriarte bertan izango da 'Festarako jan-tziak azken 100 urteotan, janzteko moduaren garrantzia' izenburua daraman hitzaldi-tailerra gidatzeko asmoarekin. Jorratuko duen gaia, zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta hauek ehun urtean zehar izan duten bilakaera izango da. Honek balio izango du hausnartzeko nork erabiltzen dituen eta zer, noiz, non eta batez ere nola janzten garen.
Egilea
Juan Mari Zubiaurre
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Getaria
Mota
Albistea
Data
2014/05/27
Lotura
Diario Vasco

Ane, Ikerfolkeko partaidea eta 'Atondu' liburuaren egilea da eta hi-tzaldiarekin batera, tailer bat proposatzen du. Bertan, 'Nola jantzi, Atonduren proposamena' izenburupean, hitzaldian azaldutakoak praktikan jartzeko aukera emango die partaide guztiei. Buruko zapia, abarkak, gerrikoa eta, orokorrean, jantzia atontzeko proposamenak egingo dira hitzaldian ikusitakoaren arabera. Jantziak edota janzkiak ekartzeko gonbitea egiten zaie bertaratuko direnei.

Ostegunean, euskarazko film laburren emanaldia izango da Balenciaga Museoko auditoriumean gaueko 21:00etan. Ostiralean Gure Txeru dantza taldearen emanaldia ikusgai izango da herriko frontoian. Arratsaldeko 19:00etan haurren txanda izango da eta 22:00etan gazte eta helduen emanaldia leku berean.

Larunbatean, Euskal Jai eguna ospatuko da. Gazte Alaiak eta musika eskolako eta herri eskolako txistulariak diana joko dute goizeko 9:00etan hasita, herritarrak esnatu eta festa girora gonbidatuz. Gogoan izan egun horretan janzkera berezia eraman behar dela eta zalantzak izan ezkero nola jantzi, gaurko hitzaldiak argitzeko balioko duela.

Jantziak. Gaurko hitzaldi-tailerrean aztertuko dira. / AMAXKAR

Dokumentuaren akzioak