Dokumentuaren akzioak
Festa hizki larriz
Kolore guztiak berriz ere elkarren artean nahastu dira. Umorea eta irribarreak izan dira tolosarren artean. Andra Maria plazan hasitakoak, Arramelen izan du jarraipena, ostean Trianguloa plazan egin dute geldialdia Zumardiaundiara joan aurretik. Trianguloan, besteak beste, Olatz Peon alkatearen txanda izan da. Agurra dantzatuz guztien aurrean.
Ibilbide osoan zehar ez da tiro hotsik falta izan, eta Trianguloan izan da tiro festarik handiena. Konpainia guztiek elkarrekin egin baitute tiro. Dantzariek hankak arin astindu dituzte, eta musikariek eta eskopetariek aldiz, behatzak.
San Joan eguna handia da Tolosan. Momentu kuttunez betea, eta tolosar ugari atera da kalera. Puntu ezberdinetan gozatu ahal izan dute San Joan eguneko festaz. Eguzkiak ederki berotu du gaurkoan, eta udan sartuta gaudela gogorarazi du. Eguzki eskean izan da jendea egun luzeetan, baina, gaurkoan itzala bilatu nahi izan dute askok.
Zumardiaundian bukatu dute askok. Hortik aurrerako festak ere, ez du etenik izango.
Dokumentuaren akzioak