Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Festa gorpuztu da Lautadan

Dokumentuaren akzioak

Festa gorpuztu da Lautadan

Komunikabidea
Alea
Tokia
Ilarduia, Egino eta Andoin
Mota
Albistea
Data
2022/02/21
Lotura
Alea

Ilarduian, Eginon eta Andoinen herri inauteriak ospatu dituzte asteburuan, suaren errautsekin batera pandemiak eta gainerako aje guztiek behingoz alde egin dezatelako esperantzaz.

Aurreratu zuten egingo zutela, eta hitza bete dute. Lautadako hiru herri horietako biztanleek inauterien festa gauzatu dute asteburuan. Zamarretakoa, Gizena, Atsoa, Farfailetakoa, Senargaia eta Emaztegaia, Hartza… eta, nolatan ez ba, Lasto gizona ere.

Tradizioa 2007an berreskuratu zuten arren, Espainiako Gerra Zibilaren aurretik ere egiten zen ospakizun hori. Igande eguerdian gazteak porrero gisa ibiltzen ziren mozorroturik –ez ulertu gaizki, porrero deitzen diete inguruetako herri inauterietan parte hartzen duten pertsonaia guztiei–, umeak beldurtuz eta bihurrikeriak egiten. Arratsaldez, berriz, etxez etxe eskean ibiltzen ziren, musika tresnez hornituta, ondoren bapo afaltzeko. Astelehenean Agurainera jo ohi zuten gazteek. Asteartean, berriz, Lasto gizona prestatzen zuten, eta, urtean izandako une txar guztiengandik epaitu ostean, ondoren erretzen zuten.

Dokumentuaren akzioak