Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Fernando Saenz de Arroyabe (Dantzaz-eko zuzendaria): “Estilo desberdinetako bost pieza eskaintzen ditugu Aureon”

Dokumentuaren akzioak

Fernando Saenz de Arroyabe (Dantzaz-eko zuzendaria): “Estilo desberdinetako bost pieza eskaintzen ditugu Aureon”

Bihar, apirilak 23, Aureo dantza-ikuskizunarekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu Coliseo Antzokian. Aureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen “dastaketa” izan nahi duten bost lan koreografo txiki hartzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak asetzeko gai izatea ere. Ikuskizuna 20:30ean hasiko da eta sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai.
Komunikabidea
Etakitto
Tokia
Eibar
Mota
Elkarrizketa
Data
2016/04/22
Lotura
Etakitto

– Zer eskaintzen digu “Aureok”?
“Aureo” gure azken produkzio handia da. Dantzaz konpainiaren misioa nazioarteko kalitatea edozein lekutara eramatea da, eta horretarako Europa guztitik iritsitako dantzari gazteek parte hartzen dute “Aureo”n. Bost pieza koreografo desberdin eskaintzen ditugu, dantza garaikideko estilo desberdinak nahasiz. Gainera, ikusle guztientzat atsegina eta erraza izatea nahi dugu, ikuslego adituaz gain dantza ikuskizunik inoiz ikusi ez duenak ere gozatu dezan.  Kalitate handiko dantzariak eta koregrafoak daude bertan, eta guztion artean artelan ederra osatzen dute.

– Beraz, esan daiteke zeuen zereginean gazteei aukera emateak berebiziko garrantzia daukala.
Gure lana dantzari gazteei lehenengo aukera profesionala ematea da. Europa osotik etorritako dantzari gazteak dira eta lehenengo kontratua gurekin egiten dute. Gazteei aukera ematen espezializatu gara, eta gure lanetan beti dago Euskal Herriko dantzari gazteentzat lekua. 80 dantzari inguru pasatu dira Dantzaz Konpainiatik, horietako batzuk gurekin jarraitzen dute eta beste askok nazioarte mailan egiten dute lan. Sorkuntza, ekoizpen eta birako prozesuak  prestatzeko, birziklatzeko eta bikaintasuna lortzeko prozesu gisa ulertzen ditugu eta, batez ere, lantaldea indartzeko aukera gisa, eta bertako zein nazioarteko profesionalen eta sortzaileen, gazteen eta adituen artean esperientziak partekatzeko aukera gisa.

– Koreografoen artean ere hemengoak eta kanpokoak daude, ezta?
Gure ekoizpenetan mundu osoko koreografoak gonbidatzen ditugu eta proiektu desberdinak proposatzen zaizkie. Eta koreografo berriendako ere aukera paregabea da. Oso aberasgarria da hemengo eta nazioarteko artistek elkarrekin jardutea, euren ezagupenak partekatzeko aukera ematen duelako.

Fernando  Saenz  de  Arroyabe  (Dantzaz-eko  zuzendaria):  “Estilo  desberdinetako  bost  pieza  eskaintzen  ditugu  Aureon”

Dokumentuaren akzioak