Dokumentuaren akzioak
Fernando Bernuesek eta Jon Maiak zuzenduko dute aurten Max sarien gala
ARTE ESZENIKOAK. Urtero moduan, Madrilen banatuko dituzte Max sariak, hilaren 25ean. Aurten, baina, dantza izango da protagonista nagusia, eta hainbat euskal sortzailek diseinatuko dute saria emateko ekitaldia: zuzendaritzaz Fernando Bernues eta Jon Maia arduratuko dira; musika zuzendaritzaz, berriz, Iñaki Salvador. Hainbat euskal artistak ekitaldian parte hartuko dutela iragarri dute; besteak beste, Ainhoa Arteta eta Ainhoa Zubillaga sopranoek eta Miren Ibarguren aktoreak.
Dokumentuaren akzioak