Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Fantasiazko dantza koreografia haurrentzat

Dokumentuaren akzioak

Fantasiazko dantza koreografia haurrentzat

Nats nus nens

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2002/01/27

Atzo Tolosako Leidorren emanaldia eskaini ostean, gaur Irunen izanen da Kataluniako konpainia, Amaia Kz aretoan, 17:00etan hasita.



«Arteetan barrena egiten den bidaia da Set, gizakiarekin batera garatzen joan diren zazpi arteetan barrena». Halaxe esan dute Nats nus nens konpainiako arduradunek. Lanaren xedea gaztetxoei kultura gerturatzea da, «haurrek ere kulturak eragiten dituen sentipenak suma ditzaten».



Lau pertsonaia istorio txikien gidariak izango dira, arte bakoitzari dagozkien istorioenak. Ikusle gaztearen inplikazioa erabatekoa izaten da, Nats nus nenes taldekoen esanetan. Zazpi istorio azaltzen dira, zazpi arte ezberdinak ordezkatzen dituztenak: pintura, eskultura, arkitektura, literatura, arte eszenikoak, musika eta zinema. Set lanaren azken zatian, taulan pantaila erraldoi zuri bat agertzen da, eta bertan film baten irudiak ikusteko aukera dago. Set-eko pertsonaiak filmaren barruan sartuko dira, eta azkenean bertako rol nagusiak jokatuko dituzte. Fantasiazko dantza koreografia berritzailea da Set.

Dokumentuaren akzioak