Ekainaren 23a tradizioz eta mitoz beteriko gau berezia izan ohi da Errenterian. Covid19ak sortutako pandemia dela-eta, aurten ere ezingo dira ohiko ekitaldiak ospatu eta gozatu Herriko plazan; hala ere, Ereintza dantza taldeko kideek, hainbat udal ordezkari lagun dituztela, eta Ereintzako txistularien doinuekin, San Juan bezpera ospatzeko modua emango dute bi soka-dantza ekitaldi xumeen bidez.
Fanderiako tenis pistan eta Alabergako plazan izango dira, biak ere 22:00etan.
Aforo mugak direla-eta, beharrezkoa izango da bertaratzeko gonbidapena eskuratzea. Horretarako aukera Lekuona Fabrikan edo bibe.me webgunean izango dute interesdunek.