Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Fandango eta Arin-Arina dantzatzen ikasi nahi duzu internetez ikus/jaitsi daitezkeen bideoen bidez?

Dokumentuaren akzioak

Fandango eta Arin-Arina dantzatzen ikasi nahi duzu internetez ikus/jaitsi daitezkeen bideoen bidez?

Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/08/05

Euskal dantzen artean Fandango/jota eta Arin-Arina dira zalantzarik gabe, Aurreskuarekin batera, ezagunenak. Euskal festa guztietan Fandango eta Arin-Arinak protagonismo berezia izaten dute eta hau dela eta, NABOk bere webgunean dantza hauen inguruko historia laburra jaso du, dantzok dantzatzen ikasteko bideoekin batera.

2009ko dantza ikastaroaetako batzuk San Frantzisko, Chino eta Boisen eskaini ditu NABOk eta hor izan da, tailer hauek gidatzen Josema Mendiola donostiarra. Añorgako dantzariak besteak beste, Fandango eta Arin-Arinean trebatu ditu Ipar Ameriketako dantzazaleak. Tailer horietan bi dantza hauek, pausoz pauso grabatuak eta xehetuak izan dira eta ondoren antolatzaileek interneten ipini dituzte, www.nabasque.org/Dance/fandangoa, interesatua egon daitekeen edonork eskura ditzan. Ekimen honi esker, ikastaroetara joateko aukera ez dutenek aukera dute orain etxean bertan ikasten saiatzeko. Zerbait dakitenek ere trebatu daitezke.

 

-Fandangoa eta Arin-arina ikasteko bideoak, ingelesez, hemen


Fandango eta Arin-Arina dantzatzen ikasi nahi duzu internetez ikus/jaitsi daitezkeen bideoen bidez?

Josema Mendiola AEBtan emandako dantza ikastaroetako batean (argazkia nabasque.org)

 

Dokumentuaren akzioak