Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Faktoria'k 'Dantza' filmaren aurrestreinaldira gonbidatuko zaitu

Dokumentuaren akzioak

'Faktoria'k 'Dantza' filmaren aurrestreinaldira gonbidatuko zaitu

Bilbon egingo dugu filmaren premierra, ostegun honetan, zuzendari eta dantzariak bertan ditugula. 25 gonbidapen bikoitz ditugu banatzeko.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2018/12/17
Lotura
Eitb

Ostegunean, abenduak 20, Dantza filmaren aurrestreinaldia egingo dugu 'Faktoria' magazinean. 10:30ean izango da zinema emanaldia, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Filma ikustera etorri nahi al duzu? 25 gonbidapen bikoitz ditugu banatzeko.

Horretarako, emaila bidali behar duzu dantza@eitb.eus helbidera emaila bidalita. Idatzi zure izen-abizenak eta telefono zenbakia.

Premierrari lotuta, egoitzaren sarreratik osatuko dugu magazina, 10:00etatik 13:00etara. Bertan izango da Telmo Esnal zuzendaria eta filmeko hainbat dantzari. Gainera, Jurgi Arejita sukaldariak sushia prestatuko du zuzenean hantxe, eta Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamuno ere bertan izango da.

Dokumentuaren akzioak