Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezusteko enkontrua dantzarekin

Dokumentuaren akzioak

Ezusteko enkontrua dantzarekin

Hamabost urte beteko ditu aurten La Fundicion aretoak antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiak. Ekainaren 28an eta 29an dantza garaikideak Bilboko Abandoibarra hartuko du, dantzarien eta oinezkoen arteko topagune bilakatuz
Egilea
Jonebati Zabala
Komunikabidea
Deia
Mota
Albistea
Data
2019/06/26
Lotura
Deia
Hamabost urte beteko ditu aurten La Fundicion aretoak antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiak.

Hamabost urte beteko ditu aurten La Fundicion aretoak antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiak.

Dantza garaikidearen lengoaia anitzak kaleko jendeari hurbiltzeko xedearekin, Lekuz Leku jaialdia sortu zuen Bilboko La Fundicion aretoak. Hamabost urte igaro dira Euskal Herriko eta nazioarteko konpainien koreografiak hiri-ingurunera eramatea erabaki zutenetik, eta urte hauetan guztietan hiria eraldatuz joan den arren, jaialdiak sortu zeneko helburu bera izaten jarrai-tzen duela kontatu du Luque Tagua koordinatzaileak. Hastapenetatik formula hori erabili dute antolatzaileek: dantza paseoan dabiltzan herritarrei hurbiltzea. “Pieza laburrak izaten dira, oso estilo ezberdinetakoak eta kaleko formatu atseginean. Dantza ikusteko modu ezberdina da, sarrera bat erosi beharrik gabe. Ekainaren 28an eta 29an Bilboko Abandoibarra ingurutik dabilen jendeak ia ezustean egingo du topo dantzarekin”, azaldu du. Udako lehen egunetan hiriaren eta dantzaren arteko topalekua izango da Abandoibarra.

Txile, Italia, Costa Rica, Euskal Herria eta beste herri batzuetako konpainiek 12 obra eskainiko dituzte itsasadarraren ertzetan, zenbait leku estrategiko ikuskizunetarako eszenatoki gisa baliatuz. Hirigunean, ohikoa ez den ingurunean topatuko dute dantza oinezkoek, eta paisaia piezaren parte bilakatuko da.

Dantzaren mundua “deskodetu” nahi du Lekuz Leku jaialdiak, dan-tza garaikidearena, bereziki. “Estilo eta modu ezberdinak erakusten saiatzen gara, dantza ulertzeko era guztiak. Batzuetan publikoari kosta egiten zaio dantza eszenikoa, baina adar guzti horiek Abandoibarrara hedatu nahi ditugu;horrela, bertatik dabilen jendeak 19:00ak eta 21:30 artean pieza ezberdinak aurkituko ditu egun bi horietan”, kontatu du Taguak.

Aniztasuna ardatz Emanaldiek “ikusmin handia” sortzen dutela kontatu du Taguak, izan ere, oso estilo anitzetako lan koreografikoak egongo dira ikusgai Guggenheim museoa eta Euskalduna Jauregiaren arteko gune ezberdinetan. “Jendeak ez du espero, esaterako, Adriana Bilbao flamenkoa dantzatzen topatzea Guggenheim ondoko armiarma itxurako piezaren azpian”. Inguruan arituko dira Kukai eta Brodas taldeak ere, dan-tza tradizionalaren berrikuspena eta hip hop-ak bat egin duten Topa ikuskizunean. Horrez gain, bi gizoni buruzko istorioa kontatzen duen pieza intimista dakar Fabio Liberti konpainia italiarrak;ETB1-eko Dan-tzanGo lehiaketako irabazleek Abandoibarrako Garrazaren Lekuak eta tokiak eskulturaren inguruan egingo dute dantza;360 gradutan grabatutako dantza garaikideko film bat proiektatuko du Txileko Pewma konpainiak;eta Ertza, iazko Max sarietako kaleko ikuskizunen irabazleak ere bertan izango dira.

Urtero bezala, Publikoak dantzatzen du klasearekin bukatuko da jaialdia. “Publikoa mugimenduan jartzeko unea izaten da hori”, eman du jakitera jaialdiaren koordinatzaileak. Aurten, Denis Martinez kubatarrak Kubako erritmoak irakatsiko dizkie ikusleei Guggenheim museo inguruan. Hala, mundu guztia dantzan jarriko duen jai handia bilakatuko da Lekuz Leku.

Dokumentuaren akzioak