Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpatak gora

Dokumentuaren akzioak

Ezpatak gora

Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Otamotz
Mota
Albistea
Data
2022/07/02
Lotura
Goierriko Hitza

Santa Isabel jaietan, Antioko erromeria egin dute gaur. Amabirjinari gorazarre egin eta ezpata-dantza egin dute, festa giroan eta azken urteetako murrizketarik gabe.

Festa egun handia dute gaur Zumarragan. Santa Isabel jaien barruan, Antioko erromeria ospatu dute gaur, azken urteetako murrizketarekik gabe, eguraldia lagun dutela eta jai giro ederrean. Goizean prozesioan joan da zumarragar talde bat Antioraino, dantzariek eta txistulariek lagunduta. Han, ohiko ezpata-dantza egin dute; aurten, hiru emakumezko izan dira dantzari nagusiak.

Ondoren meza, ermita atariko dantza saioa eta kuadrilla eta familiarteko bazkariak egin dituzte, ermitaren inguruan prestatutako mahaietan. Bertsolarien eta trikitilarien saioak ere ez dira falta izan. Goizean goizetik autobusak beteta igo dira herrigunetik Antiora, eta eguerdirako jendetza bildu da bertan. Arratsaldean, Antioko ‘jaitsieraren’ ondoren, herrigunean jarraituko du festa giroak. 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak