Dokumentuaren akzioak
Ezpatadantzariak bikain Leitzan
Aurrerako dantzariek saio bikaina eskaini zuten atzo jendez gainezka zegoen plazan
Oihan Alduntzin gustora gelditu zen dantza egin eta gero. «Aurretik urduri egoten zara, baina plazara ateratzen zarenean dena atzean uzten duzu. Ez dago beste erremediorik». Leitzarrak 8. urtea zuen San Tibur-tzio egunean ezpadantza dantzatzen zuela eta zioenez «asko gustatzen zait». Aurten gainera, jende asko zen plazan eta mutilek bukatu zutenean txalo zaparrada ederra eskaini zieten. Eneko Zabaleta Renteria ere dantzan aritu zen bere aita, 'Soro', danborra jotzen aritu zen bitartean txistulariekin. Lehenak laugarren urtea du eta zionez «urduri baina gustora» aritu zen. Bezperan parranda handirik ez zuen egin: «Ez, atzo lotara joan ginen gaur ongi egoteko». Aitak, berriz, 30 urte baino gehiago darama txistulariekin jotzen.
Gero, denak indarrak berreskuratzeko Etxe Zurian eskaintzen dizketen gosaria dastazera joan ziren eta han bukatutakoan, Arakaindegia jatetxera, han ere, bazkari eskaintzeko zain baitzeuden.
Arratsaldean, berezitasun askoko herri kirol erakustaldia izan zen plazan. Eneko Saralegi aizkolaria alturan aritu mozten enbor handi bat batetik eta Arkaitz Olano eta Ruben Saralegi, Ugaitz eta Aratz Mugertza berriz, euren artean lehiatu ziren. Inaxio Perurena, berriz, 280 kiloko harriarekin aritu zen eta ondoren, Mikel Zabaletak eta Eneko Saralegik aspaldiko joku bat eskaini zuten. Bestalde, Josetxo Urrutia eta Unai Bertiz ere saiatu ziren harriarekin jendearen txaloak jasoaz bukaeran.
Musika eta dantza egiteko aukera ere ez ziren faltatu atzo Leitzan.
Dokumentuaren akzioak