Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpatadantzari Eguna Izurtzako jaien barruan ospatuko dute aurten, zapatuan

Dokumentuaren akzioak

Ezpatadantzari Eguna Izurtzako jaien barruan ospatuko dute aurten, zapatuan

Durangaldeko dantza taldeen eta Izurtzako Udalaren laguntzagaz, Gerediaga elkarteak Ezpatadantzari Egunaren 49. aldia antolatuko du Izurtzako jaietan, irailaren 10ean. Azkenengoz 2009an hartu zuen Izurtzak Eztapadantzari Eguna.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Izurtza
Mota
Albistea
Data
2016/09/07
Lotura
Anboto

Urtero antolatzen den ekitaldian helburu nagusia Durangaldekoak diren dantzen tradizioari eustea izaten da. Ohi moduan, Izurtzan ere Durangaldeko hainbat herritako taldeak batuko dira Dantzari Dantza eta Sokadantza dantzatzeko. 18:30ean kalejiran irtengo dira Azkonizaga ingurutik plazaraino. Dantza saioa 19:00etan hasiko da. Ondoren, herritar denei irekita dagoen afarian batuko dira. Firin Faran taldearen erromeriagaz amaituko dute eguna.

Aurten Mendigain Dantza taldeko hainbat kide omenduko dituzte euren ibilbidea Izurtzako dantza taldean egin dutelako eta oraindik ere jarraitzen dutelako: Juan Antonio Aroma, Alberto Garate, Iziar Iriondo, Pili Arrazola, Maite Zubillaga eta Imma Gorrotxategi izango dira omenduak.

Dokumentuaren akzioak