Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpatadantzari Eguna

Dokumentuaren akzioak

Ezpatadantzari Eguna

Merinaldeko 49. Ezpatadantzari Eguna irailaren 10ean egingo da Izurtzan. Durangaldeko 9 dantza talde izango gara bertan: Iurreta, Izurtza, Garai eta Mañaritik talde bana, Berriztik Iremiñe eta San Lorentzo Dantza taldeak eta Durangotik Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin.
Egilea
Kriskitin
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2016/09/06
Lotura
Anboto

Aurten, 49. aldiz, Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, elkarlanean, antolatu dugu Ezpatadantzari eguna. Edizino honetan Izurtzako Udalak eta Mendigain Dantza Taldeak ere parte hartu dute antolaketan.

1967an, Iurretan izandako lehen edizinoan lez ekitaldi honen helburua Dantzari Dantzako bederatzi dantzak ezagutzera ematea da. Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikia, Banangoa Binangoa, Ezpata Joko Nagusia, Launangoa, Makil-Dantza eta Txotxongiloa. Amaitzeko Erregelak dantzatuko ditugu.

Egitaraua

18:30ean: Dantzariak Azkonizaga inguruan batuko gara herriko plazara kalejiran joateko.

19:00etan: Dantzari Dantza eta Erregelak Izurtzako plazan. Dantza saioan zehar omenaldia egingo zaie Mendigain dantza taldeko zenbait kideri. Omenduak: Juan Antonio Aroma, Alberto Garate, Itziar Iriondo, Pili Arrazola, Maite Zubillaga eta Inma Gorrotxategi.

21:30ean: Frontoian lagun arteko afaria eta jantzaldia Firin Faran taldeagaz.

http://anboto.tok-md.com/argazkiak/KEg/cache/Ezpatadantzari%20eguna_full.jpg

Dokumentuaren akzioak