Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpatadantza itsas bazterrean

Dokumentuaren akzioak

Ezpatadantza itsas bazterrean

Beasaingo dantzen erakustaldia egin dute Aurtzaka dantza taldeko kideek Donibane Lohitzunen egin den Udaberria dantzan jaialdian. Euskal Herriko zortzi taldek dantzatu dute guztira.
Egilea
Ariane Vierbücher
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2023/06/07
Lotura
Goierriko Hitza

 

Udaberria dantzan jaialdian parte hartu dute Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kideek. Donibane Lohitzunen egin zen jaialdia, asteburuan, eta Euskal Herri osoko beste zazpi taldek ere parte hartu zuten.

Dantza taldeko haur eta helduek parte hartu dute asteburuko irteeran. Helduen taldekoek, Igartzako Dantzak hartu zituzten ardatz. Aipatzekoa da, lehen aldiz, Igartzako Ezpatadantza itsas bazterrean dantzatu zutela, momentu horretan hondartzan zeudenek beasaindar doinuez gozatu zutelarik. Kaleetan zeharreko ibilaldiaren ondoren, Luis XIV.a plazan gainerako taldeekin elkartu eta emanaldi bateratua eskaini zuten.

Aurtzakako helduen taldekoak ez ezik, gaztetxo talde bat ere batu da irteerara. Azken hauek, Beasainen hain errotua dagoen Loinatzko Ezpatadantza eskaini zuten, beste hainbat dantzekin batera, goizean zehar, Donibane Lohitzuneko Luis XIV.a plazan. Beasainen urtero Loinatz jaietako astelehenean dantzatzen da, San Martinen prozesioarekin batera, lau aldiz

Dokumentuaren akzioak