Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpata dantzarien eguna ospatuko dute larunbatean Berrizen

Dokumentuaren akzioak

Ezpata dantzarien eguna ospatuko dute larunbatean Berrizen

Berriz Hamazazpi talde bilduko dira Dantzari dantza dantzatu eta kalejiran zein afarian parte hartzeko

Egilea
Z. Iturburu
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/06/19

Gerediaga Elkarteak antolatu ohi du ekimena, zenbait talde eta erakunderen laguntzarekin. 17:30ean ekingo diote kalejirari. Hainbat omenaldi egingo dute ibilbidean zehar, eta, ondoren, Dantzari dantza dantzatuko dute. Lagunarteko afarian bilduko dira gauean. Antolatzaileen hitzetan, «oso garrantzitsua da egun hori folklore zaleen artean». Izan ere, Dantzari dantza galzorian egon zen XX. mende hasieran. Durangaldeko hainbat herritan irautea lortu zuen, ordea.

 

Ekitaldia: Ezpatadantzarien Eguna.

Non: Berrizen (Bizkaia).

Noiz: Larunbata.

Dokumentuaren akzioak