Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpata-dantzariak Yorken

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantzariak Yorken

Eibarko Kezka dantza taldea nazioarteko ezpata-dantza jaialdian izan da, Erresuma Batuan

Egilea
Idoia Etxeberria
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/05/30

Italiako, Alemaniako, Txekiako, Belgikako, Norvegiako, Austriako, AEBetako eta Erresuma Batuko taldeekin batera aritu ziren Kezkako dantzariak. 50 talde ziren orotara, 700 ezpata-dantzari. Eibartik 30 lagun joan ziren: dantzari, musikari eta laguntzaile. Eta gustura ibili ziren. «Nazioarteko hainbat ezpata-dantza ezagutzeko aukera paregabea izan da». Ingurune historiko ederrean izan zen jaialdia. Hori bai, Kezka taldeko kideek ez zuten Yorkeko parajeei begira egoteko asti askorik izan: larunbatean lau emanaldi eskaini zituzten, eta igandean beste horrenbeste.

 

BIHAR ETA ETZI JAIALDIA. Asteburuan ere hitzordua dute Kezka dantza taldekoek. Ezpata-dantza ez, arku-dantza izango da Ezpalak nazioarteko jaialdiaren gai nagusia aurten. Bihar Iruñean eta etzi Eibarren egingo dute jaialdia. Frantziako, Kanariar uharteetako, Galiziako eta Errioxako taldeak bertakoekin elkartuko dira: Nafarroatik Iruñea eta Monteagudo, Bizkaitik Lanestosa eta Gipuzkoatik Añorga, Oñati eta Eibar izango dira ordezkariak.

Hamasei taldeek arku-dantza bat eskainiko dute gutxienez; batzuek beste zenbait dantza tradizional ere egingo dituzte. Zortzi talde izango dira bihar Iruñean eta beste zortzi igandean Eibarren, Klub Deportiboak antolatutako Euskal Jaian. Iruñekoa 17:30ean hasiko da, kalejirarekin, eta 18:00etatik aurrera emanaldiak egingo dituzte Burgoen plazan. Eibarren, berriz, eguerdian egingo dute kalejira, eta Untzaga plazan ikusi ahal izango dira dantzak, 12:30ean hasita. Datu gehiago: http://ezpalak.wordpress.com.

Dokumentuaren akzioak