Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantza jendetsua Zumarragan
Ama Birjinaren eguna ospatzeko ezpata-dantza // A.Garmendia
11:00tan hasi dute Ama Birjinaren eguna ospatzeko meza Zumarragako parrokian. 12:30ak gerturatzen ari ziren heinean, Euskadi plazako aulkiak jendez betetzen hasi dira, eta Irrintzi taldeko ezpata-dantzariak ere inguratu dira udaletxe azpira.
Guztira 200 aulki jarri dituzte plazan, eta gutxi gora-behera 150 bat bete dituzte. Bertako jendeak aipatu duenez, abuztua dela kontuan hartuta, beste urte batzuetan baino jende gehiago egon dela nabaritu dute.
Ezpata-dantza hasi baino minutu batzuk lehenago alkatea azaldu da plazan eta udaletxe azpian jarri dira. Txistularien atzetik irten dira dantzariak plazara, eta azkenik udaletxeko langileen aurrean dantza egin dute. Beste urte batzuetan baino motzagoa izan da aurtengoa, gutxi gora-behera 10 minutu inguru iraun ditu guztira emanaldiak.
Hemen Gotzon Aranburuk grabatutako irudiak:
Dokumentuaren akzioak