Azken bi urteetan ospatu gabeko San Juan bestak aurten gogo eta ilusio bereziarekin hartu dituzte Arizkundarrek, eta gainera berrikuntza ederrik ez da falta izan. Azken hilabeteetan ezpata dantza ikasten aritu dira 15 gazte, eta zaindariaren bezpera egunean dantzatu zuten lehenbiziko aldiz herrian. Garai batean ba omen zen ohitura Baztanen ezpata dantza dantzatzeko, baina ez da halakorik egin aspaldi. Orain, ezpata dantza berria bat sortu dute, emaitza ikusgarriarekin. Karrikan beheiti abiatu ziren dantzariak eta musikariak, eta emanaldia borobiltzeko plaza banderariak eta ezpata dantzariek emanaldi hunkigarria erakutsi zuten, bildutako jendetzaren gozagarri.

Desfile ikusgarria egin zuten dantzariek herriko karriketan barna.

Desfile ikusgarria egin zuten dantzariek herriko karriketan barna. Juan Mari Ondikol