Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpata dantza elizako arkupeetan egin dute euriagatik

Dokumentuaren akzioak

Ezpata dantza elizako arkupeetan egin dute euriagatik

2018 10 07 ezpata dantza haritz errosario arkupeetan elgoibar barrenErrosarioko Amaren ezpata-dantza eliza barruan eta elizako arkupeetan bakarrik dantzatu ahal izan dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek, euriagatik ezin izan direlako kalera irten.
Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2018/10/07
Lotura
Barren

San Bartolome Egunean soka-dantzarekin gertatu zen moduan, euriagatik, ezpata dantza ere aterpean egin behar izan dute gaur, Errosarioko Ama Birjinaren Egunean.

2018 10 07 ezpata dantza haritz errosario arkupeetan elgoibar barren

Ezpata txikiek meza nagusian egin dute dantzaldia, eta ezpata-dantzari talde osoak elizako arkupeen babesean egin du gero gaurko dantzaldi bakarra. Hala Altzolako Dorretxearen aurrean eta Errosarioko Ama Birjinaren irudiaren azpian egin ohi dituzten dantzaldiak bertan behera gelditu dira.

2018 10 07 ezpata dantza haritz errosario arkupeetan elgoibar gora barren

∞Lotura duten albisteak:

Dokumentuaren akzioak