Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpata dantza, atzoko eta gaurko errefuxiatuak lotzeko

Dokumentuaren akzioak

Ezpata dantza, atzoko eta gaurko errefuxiatuak lotzeko

Busturialdeko errefuxiatu talde batek ezpata dantza egin du Gernikako arbolaren parean (Bizkaia), harrera taldekoei esker ona adierazi eta inor ilegala ez dela aldarrikatzeko.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2018/12/19
Lotura
Berria

Gernikako bonbardaketa jasan zutenak eta 36ko altxamendu faxistaren ondorioz Euskal Herria utzi behar izan zuten errefuxiatuak izan zituzten gogoan, joan den igandean, Gernikan. Orduko errefuxiatuek bizi izan zuten egoera bidegabea gaur beste herrialde batzuetako milaka lagunek bizi dutela nabarmendu zuten Ongi Etorri Errefuxiatuak, Eztena, Astra eta Arrano Kultur Elkartea taldeek. Salatu dutenez, erakundeek ez dute nahikoa baliabiderik bideratu Busturialdera iritsi diren errefuxiatuei oinarrizko lehen arreta eskaini ahal izateko.

Lobak taldeko kideek ere errefuxiatuentzako laguntza galdegin zuen. "Guernika bakarragaz nahikoa" izan dutela adierazi dute. "Gernika, behin bidegabekeriak suntsitutakoa, ongietorririk beroenaren habia" izango da, elkartearen esanetan.

Harrera taldekoei esker ona adierazteko eta inor ilegala ez dela aldarrikatzeko, ezpata dantza dantzatu zuen errefuxiatu talde afrikar batek, Gernikako arbolaren parean.

Datorren larunbatean, hilaren 22an, manifestazio zaratasuna egingo dute, Gernikan. Kalejira arratsaldeko 18:30ean abiatuko da, Merkurioren estatuatik.

Dokumentuaren akzioak