Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpalak jaia, Baionan hasita

Dokumentuaren akzioak

Ezpalak jaia, Baionan hasita

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2012/05/25
Lotura
Berria

Orain, gauza berri gisa saltzen dutepole dantza, baina betidanik egon da zurtoin baten inguruko mugimendua Europako zein Amerikako herrialde ia guztietan. Horren erakustaldia egingo dute aurtengo Ezpalak jaialdian. Gaur hasiko da, Baionan; bihar jarraituko du, Iruñean, eta igandean amaituko da, Eibarren (Gipuzkoa).

Maypole esaten diote dantza mota horri ingelesez mintzo diren herrialdeetan. Izan ere, maiatzean dantzatzen zituzten, xingolaz loturik makil handi batera. Kristautasunak udaberriaren inguruko erritu paganoak guztiz itotzea edo ordezkatzea lortu ez duen lekuetan gorde dira dantzok.

Gaurko saioa Baionako Gurutze auzoko Gaskoinen plazan izango da, 19:00etan, eta hauexek ariko dira: Oinak Arin taldea (Beskoitze, Lapurdi) , Ball de Gitanes (L'Arboç, Tarragona, Katalunia), Añate folklore taldea (Tenerife, Espainia) eta Eraiki taldea (Irun, Gipuzkoa).

Bihar, 17:30ean, kalejira egingo dute taldeok Iruñeko Alde Zaharrean, eta, ordu erdi geroago, emanaldi guztiak ikusi ahalko dira Burgoen plazan.

Igandean, 12:00etan hasiko dira, Eibarren, Urkizuko plazatik Untzagara. 12:30ean, emanaldia egingo dute taldeok Untzagan, eta, 17:00etan, erromeria izango da Patxi eta Konpainiarekin.

EZPALAK JAIALDIA

Noiz. Gaur, Baionan; bihar, Iruñean; eta, etzi, Eibarren.

null

Zinta dantza, Andoainen (Gipuzkoa), 1929an. Europa eta Amerikako ia herrialde orotan daude halakoak. / BERRIA

Dokumentuaren akzioak