Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezohiko inauteriak Ituren eta Zubietan

Dokumentuaren akzioak

Ezohiko inauteriak Ituren eta Zubietan

Gaur egun handia beharko luke izan Ituren eta Zubietan, baina aurten ezin. Pandemia tarteko, bisitaririk gabeko plaza hutsean atera dira aurten joaldun gutxi batzuk «2022koak gozatuko ditugu» esateko. Iturengo alkate Javier Bereau izan da gaur Naiz Irratian.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Malerreka
Mota
Albistea
Data
2021/02/01
Lotura
Naiz
Inauteriei inprobisatutako keinua egin dieta Iturenen zubietarrekin batera. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)
Ihauteriei inprobisatutako keinua egin diete Iturenen zubietarrekin batera. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)

Inauteri ospakizunak ostegunez hasten badira ere astelehena eta asteartea dira egun handiak Ituren eta Zubietan. Itundarrek astelehenez egiten diete bisita Zubietarrei, eta asteartean Zubietakoak hurbiltzen dira Iturenera. Aurten, baina, Covid19aren ondorioz, ez dira inauteriak ohi bezala ospatu. Gurean izan da Javier Bereau Iturengo alkatea.

Jabier Bereau Mikelarena Iturengo alkatea izateaz gain, joaldun da 50 urte baino gehiagoz eta penatuta hitz egin du Naiz Irratian. «Seinale txiki bat egiten ari gara, gosari bat launaka, buruan txapela jarri, lepoan painulua...» azaldu digu Bereauk, baina deus ez ohiko ospakizunekin alderatuta. «Pandemiarekin pilaketarik ezin da egon. Beraz, txirrinta kentzeko gutxienekoa egiten ari gara» esan digu Berau alkateak.

Iturengo batentzat inauteriak zer diren galdetuta: «joariekin aritzeko desioa» dio alkateak, «herrian ibiltzea beti da berezia» gehitu du, udan ere beste herri batzuetan ateratzen batira Joaldunak, baina herrian ateratzea beti da berezia. Horretaz gain, inauteriak  herritarrak elkartzeko egun bereziak direla nabarmendu du gurean «bazkaldu, gosaldu...dena egiten dugu Herriko Etxean» dio, «etxera...lo egiteko bakarrik» esan du barrez Javier Bereauk Naiz Irratian. Aurten ezinezkoa izan da, beraz, datorren urterako indarrak gorde beharko dira. Gaur mozorro batek Iturengo plazan zera zioen: «2022koak gozatuko ditugu», hala izan dadila.

Dokumentuaren akzioak