Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezkio-Itsaso | Igartubeiti baserria, DravetTzari proiektuarekin bat

Dokumentuaren akzioak

Ezkio-Itsaso | Igartubeiti baserria, DravetTzari proiektuarekin bat

Egilea
A.Z.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Ezkio
Mota
Albistea
Data
2021/09/18
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Euskal jantzi tradizionalen erakusketa. Argazkia: N.G.Euskal kultura gizartea eraldatzeko elementu gisa erabiltzen duen DravetTzari proiektuarekin bat egin du oraingoan Igartubeiti baserri museoak. DravetTzarik 15 urteko dantzari baten istorioa kontatzen du. Ekimen inklusibo honi esker, dantzari honek, dantzaren bidez, motrizitatea, bizitzaren normalizazioa, adiskidetasuna eta enpatia hobe-tzen ditu, bere ahaleginaren balioa erakutsiz.

Proiektu hau Gero Axular kultur taldearen eta Apoyo Dravet elkartearen arteko lankidetzatik sortu da. Igartubeitik, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, ondare irisgarri eta inklusiboa lelopean, Gero Axularrek dantza ikuskizunetarako soilik diseinatutako euskal jantzi tradizionalen erakusketa hartuko du urriaren 14ra bitartean. Gainera, Dravet sindromea duten familien eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izango du bisitariak.

Erakusketa ikus-entzunezko materialarekin eta dantza emanaldi batekin osatuko da. Irailaren 25ean, 18.00etatik aurrera, Gero Axular taldeak Euskal Herriko dantza tradizionalen ikuskizuna egingo du Igartubeitiko dolarean: Agurra, Alpargata, Geroa, Barrikada, Godalet, Fandango eta Arin Arin dantzak egingo dituzte.

Dantza ikuskizunerako beharrezkoa da aurrez izena ematea, 943 722 978 eta 943 725 107 telefono zenbakietan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-en. 

Dokumentuaren akzioak