Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezinbesteko izan zirelako, protagonista izango dira

Dokumentuaren akzioak

Ezinbesteko izan zirelako, protagonista izango dira

Hiru mende luzez Pasaiako portua bizirik mantendu zuten Batelerek merezitako aitortza jasoko dute aurtengo jaialdian. Ontzien baimenarekin, protagonista nagusiak izango dira.
Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2024/05/06
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Iazko edizioko irudi honetan, Batelerak, ‘Ameriketatik’ ontzian. Argazkia: Mendi Urruzuno.


Osteguna heltzeko irrikaz dira, harreran dantzaldia eskainiko baitute Batelerek San Pedron. Aurretik, Donibanen ariko dira dantzan. Ostiralean uretan zein lehorrean ibiliko dira, batel txiki batekin badian eta dantzan Donibanen. Larunbat arratsaldean ere une berezi eta ederra biziko dute Batelerek, Antxon egingo duten bertso saioko bertsolariak eramango baitituzte arraunean Marealtaraino, «garai batean bezalaxe». Ameriketatik trainerua ere uretaratuko dute, igande goizean izango da hori. Arratsaldean, berriz, Trintxerpeko danborradarekin batera ariko dira dantzan, San Pedroraino eta buelta.

Albaola Itsas Kultur Faktoriako presidente Xabier Agotek «Bateleren amets honekin oso pozik» dagoela aitortu du: «Batelerek askoz gehiago merezi dute, gutxienez gure aletxoa jartzen saiatzen gara, gure itsas historian Bateleren papera argitzeko bide bat irekiz. Pasaian, emakumeek oso paper nabarmena izan dute beti portuko jardueretan, eta nolabait, itsas historiaren zati hori nabarmentzeko unea da». Teo Alberro alkateak ere Pasaiako Batelerak elkarteko kideak eskertu nahi izan ditu, «antzinako ofizio honen oroimena zaintzen eta zabaltzen egindako lan nekaezinagatik».

Ipuin eta guzti
Aitortza eta omenaldi hori biribiltzeko, Nerea Intxausti pasaitarraren Tere Batelera haurrentzako ipuina jarriko dute salgai jaialdiko egunetan. Idazlearen arabera, «duela mende batzuk badia honetan gertatzen zenari ahotsa emateko» baliatu nahi izan du argitalpena, eta ipuinak batelerak «harrotasun osoz» ordezkatzen dituzten emakumeei balioa eman nahi diela. Informazio gune guztietan erosi ahal izango da Intxaustiren sorkuntza.

Dokumentuaren akzioak