Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezin banaiz dantzatu...

Dokumentuaren akzioak

Ezin banaiz dantzatu...

Egilea
Hedoi Etxarte
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2021/02/27
Lotura
Berria

Egunerokoan idatzi omen zuen Virginia Woolfek: «Ohiturek gure bizitzaren aurpegia mailaka aldatzen dute, denborak gure aurpegi fisikoa aldatzen duen bezala; eta norbera ez da jabetzen». 

Woolfek esan bezala izango da sarritan. Ez zen Anna Pavlovaren kasua izan. Dantza ikasle zenean, munduari bira dantzan ematen aurrenetakoa izan aurretik, Pavlovak aitortu zuen, dantzari gehienen kontrara, dantzatu aurretik jaten zuela. Zeren gehienek «ez zuten ezer jaten ekitaldi baten aurretik». Are gehiago: «Bostak aldera zopa katilukada edaten [zuen], txuleta jaten zuen eta azkenburuko bat, flana. Ekitaldian ura edaten zuen ogi xehearekin, oso freskagarria. Ballet-aren ostean bainua hartzen zuen albait lasterren. Gero afaltzera zihoan, zeren ordurako gose handia baitzuen». Etxeratzerakoan te bat edaten zuen. Inperio Errusiarreko balletean eta Sergei Diagilevenean ibili zen. Joan zen Ipar Amerikara, Hego Ameriketara, Zeelanda Berrira, Australiara, Txina eta Japoniara. Birak iraun bitartean bere eguna erlojuak markatzen zuen: ordu erdi izaten zuen gauean ekitaldia zuen hiria bisitatzeko. Ekitaldien artean karga gutxiko tea edaten zuen. Hotelera iritsitakoan te gehiago edaten zuen. Lokartu aurretik irakurtzen zuen. Egunero egiten zuen gauza bera: «inolako aldaketarik gabe». Pavlovak aitortu zuen jendeak uste zuela dantzariek «bizitza fribolo bat zutela», baina benetan «ezinezkoa» zela: «Hautatu behar dugu fribolitatearen eta gure artearen artean, zeren bi gauzak ez dira bateragarriak».

Halako tabu bat dago ZIUetatik pasatuta fibrosia izan dutenen osteko bizitzekin. Ez da gaia landu nahi. Bizirik atera zituztelako. Afera da zenbat eta ze oinazerekin iraun duten bizirik. Pavlovak, adibidez, pneumoniarekin gaixo, jakin zuen ebakuntza gelatik pasatuta ezingo zela dantzatu, ordukoa da bere aldarria: «Ezin banaiz dantzatu, nahiago hilik». Emma Goldmanen maxima alaiaren atzealdea.

Dokumentuaren akzioak