Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka EzBerdin Berdinak esperientzia artistikoa biran, Eusko Ikaskuntzaren eskutik

Dokumentuaren akzioak

EzBerdin Berdinak esperientzia artistikoa biran, Eusko Ikaskuntzaren eskutik

Kukai Dantza Taldeak eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileek egingo duten ikuskizunaren emanaldiak urriaren 24an Bilbon hasi, eta abendura bitartean taularatuko dituzte.
Komunikabidea
Orain
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2025/10/08
Lotura
Orain
EzBerdin Berdinak ikuskizuna

Eusko Ikaskuntzak EzBerdin Berdinak ikuskizuna aurkeztu du gaur, Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileekin martxan jarritako “hausnarketa sortzailea”.

EzBerdin Berdinak ez da, berorren arduradunen hitzetan, “ohiko ikuskizuna, baizik eta esperientzia bat, identitatearen, elkarbizitzaren, euskararen eta abarren inguruko hausnarketa sustatuko duena”.

Dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta zuzeneko musikak (txalaparta, rapa eta elektronika) uztartzen dituen “gogoeta sortzailearen” zazpi emanaldi izango dira.

Bira Bilbon hasiko da, EITBren egoitzako 5. platoan, urriaren 24an eta 25ean. Iruñean jarraituko du, azaroaren 8an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko frontoian, eta, ondoren, proiektua Donibane-Garaziko Jaï Alaï trinketera (azaroak 28), Gasteizko Europa jauregira (abenduak 12) eta Donostiara, Tabakalerara, (abenduak 19 eta 20).

Sarrerak eskuragarri daude jada Eusko Ikaskuntzaren webgunean (www.eusko-ikaskuntza.eus), 18 euroan (15 euroan, urriaren 17a baino lehen erosiz gero), eta ikuskizunaren ondoren eztabaida saioak izango dira publikoarekin. 

Dokumentuaren akzioak