Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Dokumentuaren akzioak

Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute hainbatek urte luzez. Nicole Lougarotek, adibidez, zera zioen 2018an ARGIAn: "Gaizki uzten nau maskaradetan buhameak nola agertzen diren ikusteak", adierazi zuen orduan.
Egilea
Lide Iraola
Komunikabidea
Argia
Tokia
Maule-Lextarre
Mota
Albistea
Data
2023/01/19
Lotura
Argia
Mauleko herritarrek maskaradetan buhamorik ez egotea erabaki dute, arrazakerian oinarritzen zela eta. / Argazkia: Iñaki Zugasti (CC BY-SA 3.0)

2009an Bohemie liburua argitaratu zuen aferaren inguruan, besteak beste, eta ordutik hitzaldi ugari eman ditu. Maskaradetan islatu den arrazakeriari ezjakintasuna atzematen dio atzean, ijitoen historia ez ezagutzea. "Oraino ere, ohoin, mozkorzale, alfer gisa agertzen dira buhameak. Hori ez dut maite. Euskal Herriko historiari begiratzean, horrela erakutsiak izan ziren eta errepresio anitz bizi izan zuten horren zuzentzeko", azaldu zuen ARGIAri eskainitako elkarrizketan

Tradizioaren izena ikutu nahi ez direnak barkatzeko erabili ohi da: "Maskaraden lehen zatia buhameez trufatzeko da. Maskaradak betiere maskaradak ditukezu hori aldatuz gero ere". 

Gaiari eutsi eta maskaradei aldaketa egitea erabaki dute aurten Mauleko herritarrek. Aurten ez da buhamerik izango. Buhame Jaunaren ordez Herratu Jauna egongo da. Iparraldeko Hitza-k jaso duenez, Battitte Larroque izango da pertsonaia berria: "Buhameen rola, egiten zen bezala, orain herratuena da, hala bizi baitira. Denetan bidaiatu eta hona kontatzera heldu den jendea: lehen, buhameen bizia zen; orain, beste anitzena", azaldu dio hedabideari. 

Lehen maskarada urtarrilaren 15ean egin zuten Maulen, antolatzaileen herrian. Hurrengoa datorren igandean izango da, hilak 22, Atharratzen. Hemen apirilaren 22a bitarteko emanaldi guztiak: 

Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)

Urtarrilak 22, igandea: Atharratze

Urtarrilak 29, igandea: Pagola

Otsailak 5, igande: Mendikota

Otsailak 11, larunbata: Gamere

Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi

Otsailak 25, larunbata: Altzürükü

Martxoak 4, larunbata: Muskildi

Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi

Martxoak 19, igande: Zalgize

Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe

Apirilak 2, igandea: Larraine

Apirilak 9, igandea: Barkoxe

Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)

Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

Dokumentuaren akzioak