Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euzkitze eta Peña 'Txootx!' ikuskizunean ariko dira bertsotan Oialume dantzalekuan

Dokumentuaren akzioak

Euzkitze eta Peña 'Txootx!' ikuskizunean ariko dira bertsotan Oialume dantzalekuan

Iganderako dantza, musika eta bertso jaialdia antolatu dute Hernanin

Egilea
Iñigo Goñi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Andoain
Mota
Albistea
Data
2005/03/10

Bertan elkar lanean ariko dira Aiztondo abesbatza, Ereintza dan-tza taldeko txistulariak eta dan-tzariak eta Anjel Mari Peñagarikano eta Xabier Euzkitze ber- tsolariak.



Xabier Euzkitze berriz ere tabladu gainean bertsotan ikusteko aukera paregabea izango da. Bertsotan aritzeari orain sei urte utzi eta gero Xabier Euzkitze gu-txitan jardun baita jendaurrean. Ikuskizun honen aurrekari izan zen Getarian pasa den udaran Ameztoi txakolindegian Musika Hamabostaldiaren barnean eginikoa. «Getariako esperientziak pozik eta lasai utzi gintuen. Oso ongi girotua zegoen. Gauza atsegina, bizia, gustagarria, geldialdirik gabe aspertzeko unerik uzten ez zuen ikuskizuna eskaini genuela iruditzen zait» esan zuen atzo Euzkitzek.



Oialume dantzalekuan antolaturiko ikuskizun berri honen inguruan Euzkitzek zera dio: «Oraingoan ere konfiantza osoa daukagu dantzariekin, abesba- tzarekin, oinarri ona daukagu, inprobisaziorako parada ere badago eta aurkezpenak gure kargu izango dira. Umorearekin ere txispa jartzen saiatuko gara».



Jon Maya Ereintza dantza taldeko dantzari eta ikuskizuneko partaidearen esanetan, ikuskizuna partaide guztien bilgune bat izango da: «Ez da ikuskizun berria, ez dugu ezer asmatu, oso ezagunak diren kantak, dantzak dira. Gure kulturak dituen aspaldiko osagarri batzuk bildu eta erakusteko ikuskizun polit bat egin nahi dugu. Sagardotegi giroan, mahai inguruan sorturiko hainbat dantza eta kantu aipa litezke, nahiz eta askotan edanaren alde txarrak bakarrik komentatzen diren. 50-60 lagunek naturaltasun osoz eta denan bistan eskainitako ikuskizuna izango da»



Aiztondo abesbatzak Getarian aritu zen Landarbaso abesbatzaren testigua hartu du. Igor Arroyo zuzendariaren esanetan, «guretzako, Astigarragakoak izanda erronka polita da eta beste artisten mailan egoten saiatuko gara». Txootx! jaiako sarrera 10 euro kostatzen da eta honako lekuetan lortu daiteke: Hernanin Lete liburudendan, Leokadisti liburudendan, Aralar tabernan eta Oialume tabernan. Donostian Bilintx liburudendan. Errenterian Arkaitza tabernan eta Astigarragan Kizki tabernan.

Dokumentuaren akzioak