Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman die 2019ko Gaztemunduri eta Premia Larriko Laguntzen deialdiari

Dokumentuaren akzioak

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman die 2019ko Gaztemunduri eta Premia Larriko Laguntzen deialdiari

Astearte honetako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman die 2019ko Gaztemundu eta Premia Larriko Laguntzen deialdiei. Ondotik, deialdiok indarrean sartzeko EHAA buletin ofizialean argitaratzea falta zaie, eta hori datozen egunotan gertatuko da, abendu barruan. Bi deialdiok, eta Euskal Etxeen deialdi orokorra, orain argitaratuak izan zitezen, ahalegin berezi bat egin dute tramitazioan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako lagunek, Gorka Alvarez Aranburu zuzendaria buru. Euskal etxe eta federazioentzat, eta Diasporako euskaldunentzat oro har, aurrerapen nabaria da, eta zalantzarik ez, 2019 urte hasteko oso modu polita, kontsultatu ditugun pare bat euskal etxetatik aitortu digutenez.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Vitoria-Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2018/12/19
Lotura
Euskalkultura

EuskalKultura.com erne egongo da deialdiok buletinean noiz argitaratuko zain, eta gertatutakoan, berehala emango dizuegu horren berri; baina bigarren aldaketa eta aurrerapen bat aipatuko dugu: deialdiotara aurketu ahal izateko epeak luzatu egingo dira aipatzen ari garen 2019ko deialdiotan.

-Deialdi orokorreko eskabidek aurkezteko epea otsailaren 28a izango da
-Gaztemundurako eskabideak aurtezkoa, martxoaren 25a
-Premia larrian dauden euskal gizataldeetako kideen laguntzena, apirilaren 26a

Gaztemunduko musikari gazteak Lehendakariarekin Gasteizen artxiboko irudi batean

 

Gaztemunduko musikari gazteak Lehendakariarekin Gasteizen artxiboko irudi batean

 

 

 

Dokumentuaren akzioak