Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio Gaztemundu 2018ko deialdiari, euskal dantza tradizionalei eskainia

Dokumentuaren akzioak

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio Gaztemundu 2018ko deialdiari, euskal dantza tradizionalei eskainia

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia onartu du gaur goizean Gasteizen eginiko bileran. Munduko euskal etxeetako gazteek formakuntza egonaldi bat egitea Euskadin, hori da programa honen helburua, aurtengoan formakuntza euskal dantza tradizionalen inguruan izango delarik. Euskal Etxe bateko kide izanik, 18 eta 35 urte bitarteko 15 gaztek izango dute 2018ko irailaren 1etik 16ra gauzatuko den aurtengo Gaztemundun parte hartzeko aukera.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Vitoria-Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2018/05/02
Lotura
Euskalkultura

Euskal dantza tradizionala izango da 2018ko Gaztemundu programako partaideek landuko duten gaia. Irailaren 1etik 16ra Euskal Herrian dantza alorrean aditu eta esperiatziadun diren irakasle hautuak izango dituzte ikastaroko eskola-emaile eta arduradun.

Egonaldian, bestalde, beste jarduera batzuk izango dituzte programaren baitan, euskal jatorria duten gazteek aukera izan dezaten ezagutzeko euskal erakundeak, bertako elkarteak eta dantza alorrean zein oro har kultur alorrean lanean ari diren pertsonak, baita gazteak elkarrean artean ezagutzea ere, Diasporako herrialde eta leku diferenteetako gazteen artean lotura eta harremanak sustatuz.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen deialdia, Euskadiko EHAA buletin ofizialean argitaratzen denean izango du izaera ofiziala, izena emateko hilabeteko epea data horren biharamunetik hasita korritzen hasiko delarik.

Gaztemundu programa Basque Country Estrategiaren baitakoa da –estrategia horren helburuetako bat Euskadi kanpoan proiektatzea izanik– eta egungo formatuan 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadiren egungo errealitatearen alde guztiak ezagutarazteko eta belaunaldi berriei euskal etxeetako bizitza aktiboan integratzeko tresna bereziak emateko.

Ordutik hona, 800 bat lagunek hartu dute parte programa horretan eta horietako asko orain euskal etxeetako zuzendaritzetako kideak dira edota ardura postuak betetzen dituzte.

Gaztemundu 2018 deialdia datozen egunetan argitaratuko du EHAAk eta hala gertatzen denean EuskalKultura.com-ek horren berri emango du. Adi egotea komeni da.

Gaztemunduren iazko edizioko partaideak Eusko Jaurlaritzan bisitari, Urkullu lehendakariarekin Ajuria-Enean
Gaztemunduren iazko edizioko partaideak Eusko Jaurlaritzan bisitari, Urkullu lehendakariarekin Ajuria-Enean

Dokumentuaren akzioak