Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Euskel Antiqva - El legado musical del País Vasco'

Dokumentuaren akzioak

'Euskel Antiqva - El legado musical del País Vasco'

Euskal Barrokensemblek bere lan berria aurkeztuko du zuzenean Bilbon datorren astean

Egilea
Izaskun Moyano
Komunikabidea
El Correo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/01/04
Lotura
El Correo

Enrike Solinís gitarristak zuzentzen duen eta antzinako musikan espezializatuta dagoen Euskal Barrokensemble taldeak 'Euskel antiqva - El legado musical del País Vasco' disko berria estreinatuko du zuzenean. Aurkezpena, urtarrilaren 15ean izango da 19:30etik aurrera Bilboko Bizkaia Aretoan emango duten kontzertuan. Lan berri hau XV. eta XVI. mendeetako euskal musikaren bilduma argitaratu gabea da.

Taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, zuzeneko emanaldi oso berezia izango da, Leire Berasaluzeren ahotsarekin eta Begoña Zubieta kazetariak errezitatuko dituen zenbait testurekin osatuko baita. Horrez gain, Aiko Taldeko Patxi Laborda eta Ainhoa Odiaga dantza maisuak ere arituko dira.

EHUkultura programazioaren barruan dagoen kontzerturako sarrera librea izango da, gonbidapenarekin.

Dokumentuaren akzioak