Dokumentuaren akzioak
Euskarazko antzezlan onenak taularatuko dituzte Azpeitian
Larunbatean abiatuko dira azaroaren 24ra arte luzatuko diren XXXVI. Euskal Antzerki Topaketak
Aurtengo jardunaldien egitaraua atzo aurkeztu zuten udaletxean eta bertan azaldutakoari eutsiz, konpainia amateur eta profesionalen “oso era ezberdineko eta kalitate handiko” hogei bat antzezlan taularatuko dituzte;“adin guztietako publikoaren nahiak asetzeko modukoak”, azaldu zuen Josu Labakak, Udalaren Kultura zinegotziak.
Dramak, komediak, musikalak... estilo guztietako emanaldietarako tartea egongo da dagoeneko euskal antzerkigintzan erreferente bilakatu diren Azpeitiko topaketetan.
Gainera, Soreasu antzokian eta Sanagustin kulturgunean eskeiniko diren obrekin batera, mikroantzerkiko lanekin gozatu ahalko da Plaza Nagusian eta Sanagustinen bertan;baita antzerki alternatiboaren inguruan Gaztetxean burutuko den ziklo bereziarekin ere.
Bestalde, azaroaren 2tik 18ra bitartean Corrado Masacciren Txotxongiloen ametsak erakusketa ikusi ahalko da Betharram aretoan;azaroaren 12tik 15era bitartean eskoletako haur eta gaztetxoei zuzendutako antzerki emanaldiak egongo direlarik.
Eta hori gutxi balitz antzerki tailerrak eta 2019an sormen egonaldiak egiteko deialdiaren aurkezpena hartuko dituen Sormen Astea ospatuko da azaroaren 5etik 9ra bitartean.
estreinaldiak Azpeitian ohitura denez, aurtengo topaketetan ere ez dira estreinaldiak faltan izango.
Edizio honetan bi estreinaldi ikusi ahalko dira Soreasu antzokian;biak publiko helduari zuzendutakoak.
Alde batetik, Xake Produkzioak konpainiak Lur antzezlana aurkeztuko du azaroaren 1ean (19.00etan);eta bestetik, Borobil Teatroak gauza bera egingo du 17an Roman eta Julietalanarekin (21.30ean).
Edonola ere, topaketen emanaldiekin disfrutatu nahi duten guztiek dagoeneko eros ditzakete antzezlan ezberdinetarako sarrerak Udalaren azpeitia.eus web gunearen bitartez (saio bakoitzaren aurretik ere salduko dira). Sarreren prezioa 5 eurokoa da (3 euro umeentzat).
Topaketen egitaraua
Urriak 27. 1766 Azkoitiko eta Azpeitiko gariaren matxinada. Azpeitiko Kultur Mahaia (22.00, Soreasu antzokian).
Azaroak 1. Lur. Xake produkzioak (19.00, Soreasu).
Azaroak 2. 7ak Bat. ATX Teatroa (21.30, Soreasu).
Azaroak 3. Txarriboda. Hika Teatroa (21.30, Soreasu).
Azaroak 4. Inondik Inora. Benetanbe (17.00, Soreasu).
Azaroak 5 eta 6. Tartean dauden gorputzak antzerki tailerra.
Azaroak 8. Mikroantzerkiak: Maita(k) ale borroka (20.00, plazan) eta Kronopia (21.00, Sanagustin kulturgunean).
Azaroak 9. Oxido. Pez Limbo konpainia (21.30, Soreasu).
Azaroak 10. Dublindarrak. Ados Teatroa (21.30, Soreasu).
Azaroak 11. Ulises. Gorakada (17.00, Soreasu) + Xokolat. Paraiso teatroa (17.00, Sanagustin).
Azaroak 12, 13, 14 eta 15. Eskola edo gaztetxoentzako saioak (11.00 eta 15.30, Soreasu).
Azaroak 2tik 18ra. Corrado Masacci-ren Txotxongiloen ametsak erakusketa (Betharram).
Azaroak 15. Takoidun zapata gorriak. Piszifaktoria (21.00, udaletxeko ganbaran).
Azaroak 16. Elurra. Eromen Produkzioak (21.30, Soreasu).
Azaroak 17. Roman eta Julieta. Borobil (21.30, Soreasu).
Azaroak 18. Linbo planeta. Dejabu Panpin Laborategia (17.00, Soreasu).
Azaroak 22. Tomiris. Kamikaz kolektiboa + Agur eta Dolore. Eta Ttak Teatroa (21.30, Gaztetxean).
Azaroak 24. Martin Zalakain. Artedrama (21.30, Soreasu).
XXXVI. Euskal Antzerki Topaketen aurkezpenean parte hartu zuten antolatzaile eta konpainietako ordezkariak, atzo, Azpeitiko Plaza Nagusian.
Dokumentuaren akzioak