Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskararen egunean, 'Dantza' ere euskaraz

Dokumentuaren akzioak

Euskararen egunean, 'Dantza' ere euskaraz

Durangoko Azokan eskainiko dute filma asteazkenean. Larunbatean, berriz, bertan egingo duten mahai-inguruan parte hartuko dute Telmo Esnal zuzendariak eta Juan Antonio Urbeltz koreografoak.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2018/12/03
Lotura
Berria

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Dantza filmaren kartela euskaraz plazaratu dute Txintxua Films ekoizpen etxeak.

Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnalen Dantza Euskal Herriko zinema aretoetan. Aurretik, ordea, ikusigai izango da Durangoko Azokako lehen egunean, asteazkenean. Aurresetreinaldian izango dira filmeko egileak ere.

Ez da filmarekin lotutako ekimen bakarra izango, hala ere. Larunbatean mahai-ingurua egingo dute Gerediaga gunean. Bertan hartuko dute parte Esnalek berak eta Juan Antonio Urbeltz koreografoak, besteak beste.

Dokumentuaren akzioak