Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskara batuaren historia dantzatuko du gaur Aukeran taldeak

Dokumentuaren akzioak

Euskara batuaren historia dantzatuko du gaur Aukeran taldeak

Maiatza Dantzan eta Igartza Musika zikloak bat egingo dute gaur, 22:00etan, Usurbe Antzokian. Aukeran dantza konpainiak Biz Hitza ikuskizuna eskainiko du, Edu Muruamendiarazek zuzendua eta Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun dantzariek dantzatua. Igartza Musikako ekitaldi gehienak dohainik izaten badira ere, gaur 10 euroko sarrera ordaindu beharko da.
Egilea
Loinaz Agirre
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2019/05/10
Lotura
Goierriko Hitza

Euskara batuaren historia ardatz hartuta osatu du Aukeran dantza konpainiak Biz Hitza dantza saioa, Xabi Paya kulturgileak idatzitako gidoiarekin. eta Euskaltzaindiaren babesarekin. «Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez».

Tio Teronen Semeak

Maiatza Dantzan programarekin amaitzeko, hilaren 24an, Erauskin plazako eskenatokian, Tio Teronen Semeak taldeak Festamentua aurkeztuko du.

Dokumentuaren akzioak