Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskara ardatz duen jaialdia, abenduaren 5ean Bastero Kulturgunean

Dokumentuaren akzioak

Euskara ardatz duen jaialdia, abenduaren 5ean Bastero Kulturgunean

Komunikabidea
Aiurri
Tokia
Andoain
Mota
Albistea
Data
2024/11/23
Lotura
Aiurri
1966. urtean, Etxeberrietan, Lizar Makil dantza taldeko kideak.

"Andoaingo euskera, bihotzetik kalera" ekinaldiak mugarri berria ezarriko du Bastero Kulturgunean, datorren abenduaren 5ean antolatu duen jaialdian. Belaunaldiz belaunaldi, euskarak eta euskal kulturak izandako garapena ikusgai izango da.

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna ekimen betean da, irailean jendaurrean aurkeztu zuen "Andoaingo euskera, bihotzetik kalera" egitasmoaren bitartez. Sorburua ezaguna da: egoitza berria eskuratu nahi da Andoaingo herrigunean, eta, horretarako, diru-bilketa kanpainari ekin diote. Azaroaren 9an Gastronomia eta Artisau Azoka antolatu zuen, arrakasta handiz. Jendetza hurbildu zen Goikoplazara, bertan zegoen eskaintzaz gozatzera. Abenduan sartzera goaz eta Larramendi Bazkunekoek prest dute ekimen berria: euskara ardatz izango duen jaialdia.

Abenduaren 5ean Bastero Kulturgunean

Kulturak eta, bereziki, musikak tarte berezi hartuko du Basteroko jaialdian. Belaunaldiz belaunaldi, euskararen eta euskal kulturaren alde lanean aritu diren norbanakoak eta taldeak gogoan hartzeko jaialdia izango da. Dagoeneko iragarri daitezke oholtzara igoko diren hainbaten izenak. Denboran atzera eginez, "euskara putzu sakon eta ilun bat zen" abesten genuenekoa, euskalduntasunari tinko eutsi zioten Lizar Makil dantza taldeko kideek, IÒaki Eizmendi sortzaileak, Ramon Beraza kantariak eta BegoÒa Tolaretxipi musika-irakasleak. Bada, horiek guztiak abenduaren 5ean Basteroko auditorioan berriro ikusteko aukera izango da. Orduko garai zail hura bizi zutenek, beraz, iragana biziberritzeko aukera izango dute. Eta, bestalde, garai hura ezagutu ez zutenentzat aukera bakana eta paregabea.

Lizar Makil dantza-taldearen itzulera

Bastero Kultuguneko jaialdian iragan loriatsua izan zuen Lizar Makil taldea berriro ikusteko aukera izango da. 60 eta 70 hamarkadatan euskal dantzak zabaldu zituen Andoaingo taldea izan zen. Herriko hainbat neska -mutil plazaz plaza aritu ziren dantzan eta beren meritua da Andoainen eta Adunan Axeri -dantza berreskuratu izana. 1975ean Adunan biziberritu zuten, eta, urte bat beranduago, Andoainen.

Datorren abenduaren 5eko jaialdian Andoaingo eragile gehiagok parte hartuko dute. Besteak beste, Olagain Andoaingo Udal Txistulari Elkartea, Urki dantza taldea, Alberto Agirre abesbatza, Maizorri txalaparta taldea, Eneritz Jauregi trikitilaria,  Mujika-Tolaretxipi familia eta gehiago.

Ekitaldia ikusteko sarrerak salgai jarriko dituzte,
10 euroko prezioan, Elizondo tabernan eta
Delgado liburu-dendan. Jaialdia iluntzeko
19:30ean hasiko da, datorren abenduaren 5ean.

Larramendi Bazkunaren asmoa argia da: "Bete dezagun Basteroko auditorioa!".

Dokumentuaren akzioak