Dokumentuaren akzioak
Euskaltegietan, Afrikako erritmoekin dantzan
Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoaren barruan, Afrika mendebaldeko dantzak ezagutzeko aukera izango dute Oarsoaldeko AEKren euskaltegietako ikasle zein irakasleek hilaren 27tik 30era. Kaori Faktoriako kideek tailerrak egingo dituzte horietan, Mintzagunen ardatzekin fidel: “Gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea, edozein gai euskaraz ere jorra daitekeela ohartarazteko”. Orain, Afrikako dantzekin gerria euskaratik ere mugi daitekeela agerian utziko dute.
Tailerrek ordu eta erdiko iraupena izango dute. Oraingoan AEKren euskaltegietan egingo badira ere, Pasaiako nahiz Errenteriako udal euskaltegietan ere egiten dituzte Mintzagunen barruko tailer eta saioak, urtean sei zehazki.
Honakoak dira Afrika mendebaldeko dantzen tailerren datak:
- Hilaren 27an, 19:30etik 21:00etara, Antxoko Txirrita AEKn.
- Hilaren 28an, 18:30etik 2000etara, Lezoko Oroitzene AEKn.
- Hilaren 29an, 18:30etik 20:00etara, Oiartzungo Intxixu AEKn.
- Hilaren 30ean, 18:00etatik 19:30era, Oreretako Xenpelar AEKn.
Dokumentuaren akzioak