Dokumentuaren akzioak
Euskaldunak oinak astinduz
Gainera, Mikel Laboa kantari donostiarrari omenaldi berezia egingo zaio, Aukeran dantza taldeak eskainiko duen aurreskuarekin. Gala, ABBEren ekitaldi garrantzitsuena bilakatu da, baita ikusleek zein kritikak bermaturiko kalitatearen erakusgarri ere.Aurtengo galako eskaintza zabalagoa izango da eta Juan Carlos Santamaría 2008ko Espainiako Dantza Saria jaso duen donostiarraren koreografia bat ere izango du. Haren konpainiak -Santamaría Compañía de Danza- 'Sonidos de un jardín secreto', lau dan-tzarirentzako pieza eskainiko digu. Koreografia horrek 1996an nazioarteko Vignale Danza lehiaketako epaimahaiaren sari nagusia eskuratu zuen.
Ikuskizunaren 2. edizioan arrakasta itzela izan ondoren Itziar Mendizabal hondarribitarra orain Leipzig Balleteko dan-tzari nagusia da. Horrez gain, 2009ko Benois de la Danse Sarirako izendatu izana eta duela gutxi eman dioten 2009ko Gipuzkoako Errebelazio Saria ospatzeko, berriro ere, Euskaldunak eta dantza galan hartuko du parte; ‘Piaf a deux’ eta 'La creación' interpretatuko ditu bertan, Jean-Sebastien Colau dantzalagunarekin batera.
Proiektu honetan parte hartuko dutenen zerrenda zabalari Portugaleteko Mikel Jauegi (Flandeseko Errege Balleteko lehen bakarlaria) erantsiko zaio; 'La Sylphide' laneko binako pausoa aukeratu du dantzariak, eta 'Cornered' lana Giulia Tonellirekin (Flandeseko errege Balleteko demi-solista) interpretatzeko.
4. Euskaldunak eta dantza galako beste oinarrietako bat 'Gernika, danza sobre lienzo', Edu Muruamendiarazek bereziki jaialdi honetarako sortua. Pieza Aukeran Gipuzkoako dantza konpainiak interpretatuko du. Yasmina Sancayok (Dantzari gazteentzako III. Bilbao Sariaren irabazlea. Carmen Amaya Dantza Profesionaleko Kontserbatorioa) eta Aaron Sanzek (bigarren sailkatua, Carmen Amaya Dantza Profesionaleko Kontserbatorioa) osatuko dute 4. Euskaldunak eta dantza galaren ekitaldia, On Kixoteren binako pauso batekin.
Euskal dantzarien eta ikusle bizkaitarren artean jada ospea hartu du galak eta antolatzaileak harro daude partaideen artean Igor Yebra, Alicia Amatriain, Asier Uriagereka, Iker Murillo, Jon Vallejo, Jon Ugarriza, Amaya Ugartetxe, Ander Zabala, Amancio González eta Verónica Villar izan direlako. Halaber, euskal dantza tradizionalaren ikerketa proposamenei ere toki egin die, adibidez, Aukeran edo Kukai taldeei eta proposamen berriak sortu ditu, adibidez, Amalur Beti Jai Alai taldearekin batera eta Teresa González Ardanazen lankidetzarekin. Gala, gainera, pizgarria izan da Dantzari Gazteentzako Bilbao Saria lortu duten Sara Etxebarri (2006) eta Aiara Iturrioz (2007) dantzarientzat, izan ere, aukera izan dute, sariaren bidez, Euskalduna Jauregi paregabean dantza egiteko.
ZUZENDARI ARTISTIKOA
Andoni Aresti Salzburgo Baleteko Lehen Dantzari ohia, Dantza Maisua eta
antzerki, zine eta telebistako aktorea da. Arte Dramatikoan
lizentziatua Madrilgo Arte Dramatikoko Goi Eskolan, Dantzan diplomatua
Rosela Hightower, Nazioarteko Zentruan, Cannesen; Erromako Telebista
eta Zineko Unibertsitate Berrian, Andoni Arestik profesional gisa bere
dantza karrera telebista, antzerkia eta zinearekin batera egin ditu.
Dantzari profesional moduan Salzburgoko Baletean ariko da (1988-2000),
1990an Lehen Dantzari izatera iritsiko da eta 2000. urteko Artista
Onenari Kritikaren Saria jasoko du erretiroa hartu ete handik
hilabetera.
Dokumentuaren akzioak