Dokumentuaren akzioak
Euskal talde bat Utah-ko Springville World Folkfest-en
Itsasi taldeko hogeita hamahiru kide etorri dira Utah-ko Salt Lake City hiriburutik ordu bete hegoaldera dagoen Springville herrira. Errepertorio zabala ekarri dute, Euskal Herriko zenbait probintziatako kolore eta era askotako dantzak ekarri baititu, Lapurdiko eta Nafarroako inauterietatik Bizkaiko eta Zuberoako beste hainbat dantzetara. Jaialdiaren hamazazpigarren edizio honek iraun bitartean, egunero dantzatuko du eta tartean euskal dantzen ikastaroa ere egin du, uztailaren 17ko saioan hain zuzen.
Springvillen igandean eta astelehenean egindako aurkezpen saioen ondoren, Itsasiko dantzari eta musikariek Utah-ko Euskal Etxekoen bisita hartu zuten asteartean, Salt Lake City hiriburutik publiko gisa etorririk. Talde euskal-amerikarraren artean, Utah-ko Triskalariak izeneko euskal dantza taldeko dantzariak ere baziren. Izan ere, astearteko saioan, Mark Gaztambide dantzari utah-tarrak egindako irrintzi ozen eta luze batek errezibitu zuen Itsasikoen emanaldia, dantzari azpeitiarrak harrituta utzita.
Mundu osoko berrehun eta berrogeita hamar bat dantzari bildu ditu orotara folk jaialdi honen hamazapigarren edizioak. Hau da Euskal Herriko dantzariek parte hartzen duten lehenengo aldia. Argazkian, Itsasiko dantzariak Springvillen Ziberuko Godalet Dantza eskaintzen.
Dokumentuaren akzioak