Bilboko, Leioako, Gasteizko, Hendaiako eta Antsoaingo udalek euren indarrak batu dituzte Karrikan plataformaren laguntzen bosgarren edizioko deialdia egiteko. Deialdiaren helburua Euskal Herriko kaleko arteetan sorkuntza lanak bultzatzea da. Martxoaren 25era arte zabalik egongo da proposamenak aurkezteko epea
Karrikan plataformaren helburua da “konpainia, talde eta artista berrien edota profesional bihurtzeko bidean daudenen sorkuntza originalei laguntzea. Balio berezia emango zaio kaleko ikuskizuna kontzeptuari, nahiz eta arte eszenikoen beste diziplina guztiak ere onartuko diren: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak, etab. Hala ere, lehentasuna izango dute testurik ez duten edo euskaraz egin diren ikuskizunek. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.”
Aukeratuko diren proiektuak hainbat ekitalditan programatuko dira 2023an: Bilboko Kalealdian, Leioako Umore Azokan, Gasteizko KaldeArten, Hendaiako Mai du théâtre jaialdian eta Antsoaingo udako programazioan.
Deialdi horrekin bat egin dute, bazkide laguntzaile gisa, Iurretako eta Arrigorriagako udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Dantzaguneak ere.
Informazio guztia www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri.